eu | es

DEIALDIEN PLATAFORMAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Kutxa Fundazioak, Kutxagestion Zerbitzuak SLUk eta Fundación Bancaria Kutxa - Kutxa Banku Fundazioak, aurrerantzean Kutxa Taldea, erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartu dute. Horregatik, Kutxa Taldeak legez eska daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan eta 3/2018 Lege Organikoan, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa, oinarrituta. Era berean, eskuragarri dituen babes-baliabide tekniko gehigarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.

Horregatik, pribatutasun-politika honen bitartez gure webgunea (www.Kutxa.eus) osatzen duten atal desberdinen barruan egiten ditugun datu-tratamenduen berri eman nahi dizugu.

“Tratamenduaren arduraduna”

Kutxa Taldea: Fundación Bancaria Kutxa - Kutxa Banku Fundazioa, Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak SLU, tratamenduaren arduradun diren heinean, euren IFK G20336251, G20368593 eta B-75146043 izanik, hurrenez hurren. Honako helbide hau du: Mikeletegi 79. zk. (Arbide Dorreak). 20009, Donostia. Erabiltzaileak deialdien plataforman (aurrerantzean “webgunea”) egindako inskripzioaren bitartez eta eskaintzen diren programa eta jardueretan emandako informazioa Kutxa Taldearen ardurapeko datu-baseetan sartuko da.

“Helburua”

Webgunearen erabiltzaileek emandako datu pertsonalak Kutxa Taldearen ardurapeko datu-base batean sartuko dira, eskatutako harremana betetzeko beharrezkoak diren honako helburu hauetarako:

Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa ordezkariak webgunean izena emateko inprimakia betetzerakoan eta Pribatutasun Politika hau onartzerakoan emandako baimena da.

Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako izaera pertsonaleko datuetan oinarrituta.

Lortutako datuak ez dira erabiliko hasieran adierazitako tratamenduak ez diren ondorengo tratamenduetarako interesdunaren baimena aurretik lortu gabe.

Arau orokor gisa, ez da kategoria bereziko daturik tratatzen. Egin behar den tratamendua dela medio, datu mota hori ezinbestekoa bada, interesdunari baimena eskatuko zaio lehenago, eta horretarako aurreikusitako segurtasun-neurri espezifikoak hartuko dira.

“Legitimazioa”

Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa ordezkariak emandako baimena eta kontratua sinatu aurreko neurri gisa egiten den erabiltzailearen informazioaren egiaztapena dira. Lehendik adierazi diren helburuekin, datuak modu mugagabean kontserbatuko dira erabiltzaileak bere baimena bertan behera uzten duen arte eta/edo tratamendua ezabatzeko, horren aurka egiteko edota mugatzeko eskubidea baliatzen duen arte

“Hartzaileak”

Zure datuak ez zaizkio hirugarren bakar bati ere komunikatuko aldez aurretik zure baimena izan gabe, honako kasu hauetan izan ezik:

“Eskatutako informazioaren nahitaezko edo hautazko izaera”

inprimaki bakoitzeko nahitaezko datuak halakotzat identifikatuko dira inprimakian bertan, izartxo batekin adieraziz. Informazio hori emateari uko eginez gero, erabiltzaileak eskatutako zerbitzua gauzatzea eragotziko du.

“Eskubideak baliatzea”

Erabiltzaileak bere baimena bertan behera utzi ahal izango du eta datuetan sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko/ezabatzeko, datu horien aurka egiteko, mugatzeko eta portabilitaterako eskubideak baliatu ahal izango ditu mezu elektroniko bat bidaliaz kutxa@kutxa.eus helbide elektronikora, edota posta arruntaren bitartez ‘tratamenduaren arduradunaren identitatea’ atalean adierazten den helbidera, webgunearen erabiltzaile gisa identifikatuz, NANaren edo dokumentu baliokidearen kopia aurkeztuz eta eskaera zehaztuz.

Era berean, informazio gehiago nahi baduzu edo datu pertsonalak babesteko duzun eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazio bat jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).

“Erabiltzailearen konpromisoak”

Erabiltzaileak bermatzen du emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Era berean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du identifikazio-gakoak eta -kodeak ezkutuan gordetzeko, eta galera, lapurreta edo baimendu gabeko sarreraren bat gertatuz gero Kutxa Taldeari ahalik eta azkarren jakinarazteko. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, baimendu gabeko hirugarren pertsonek pasahitz eta identifikazio-kode horiek behar ez bezala erabiltzetik erator daitekeen edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.

“Erabiltzaileak emandako hirugarrenen datuak”

Erabiltzaileak hirugarren pertsonen datu pertsonalak ematen baditu edozein helbururekin, bermatzen du aldez aurretik eraginpekoei jakinarazi diela eta euren datuak Kutxa Taldeari komunikatzeko baimena eman diotela.

Erabiltzaileak bermatzen du eraginpekoak adinez nagusiak direla eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Erabiltzaileak baldintza hauek ez betetzeagatik erantzukizunak eratortzen badira, ez-betetze horren ondorioei erantzun beharko die eta Kutxa Taldea horiei dagokienez salbuetsita geratuko da.

“Segurtasun-neurriak”

Kutxa Taldeak datu pertsonalen segurtasuna bermatzen duten eta datu horien aldaketa, galera, baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihestuko duten eta beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartu ditu, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek aurrez aurre dituzten arriskuak kontuan izanik, giza ekintzaren edota ingurune fisiko edo naturalaren eraginez sortu diren berdin diolarik.

Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.